Bilbo bonbardatu zutela 80 urte betetzen direnean, EH Bilduk, frankismoko biktimak gogoratzeko ekitaldiak egitea proposatu zuen atzoko Udalbatzan. 1936. urteko irailaren 25ean, Franko eta Molaren gidaritzapean naziek Bilbo lehen aldiz bonbardatu zutela esan eta gero, gertaera hori "ez dela behar bezala gogoratu" argudiatu zuten. Beraz, 1936ko irailetik 1937ko ekainera izandako bonbardaketetako biktima guztiak gogoratzea proposatu zuten.
Bestalde, Udalberri, EH Bildu eta Goazen Bilbaoren eskaerari erantzunez, Udalak, araudi urbanistiko bat egingo du, Kalamuaren elkarte sozialak non kokatu eta hauen jarduerarako baldintzak zehazteko.
EAJ eta PSEk osatutako udal-gobernuak proposamenari zuzenketa bat egin zion, araudi "urbanistikoa" izan behar duela gehituz. Ondoren, alderdi guztiek baiezkoa eman zioten zuzenketari PPk izan ezik, abstenitu egin baitzen.
Onartutako hirugarren proposamena, Goazen Bilbaok aurkeztutakoa da. Alderdi honek sarbide mekanikoen (igogailu, eskailera eta arrapala) ordutegiaren luzapena eskatu du Aste Nagusirako, orain arte zerbitzua 23:00etan eteten baitzen. Behin proposamenak aurrera eginda, abenduaren 1etik aurrera sarbide mekanikoen ordutegia goizeko 06:00etatik gaueko 24:00etara izango da.