Lasterketak, running-a gogoko duten 1.000 partaide inguru batu nahi ditu bere lehen edizio honetan. Trebatuenak Gernikako irteeratik abiatu ahalko dira (34,370 km); maratoi erdia baino apur bat gehiago nahi dutenak Zornotzatik (22,270 km); distantzia laburrago batekin probatu nahi dutenak Galdakaotik (11,470); eta hasi berriak Basauritik (8,100). Kirol egutegian indarra hartu nahi duen proba da Gernika-Bilbao.
Irteera goizeko 10:00etan izango da, Gernikatik; Zornotzara 10:55 aldera heltzea aurreikusi dute; Galdakaora 11:37 inguru; eta Basaurira hamar minutu geroago.
Zirkulazio aldaketak Bilbon
Udalak jakitera eman duenez, igandean, urriak 9, 11:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazio-etenaldiak izango dira kale batzuetan lasterketa dela eta. Era berean, Bilbobusen linea batzuetan ere aldaketak egongo dira eta geraleku batzuk lekuz aldatuko dituzte kirol-proba egiten duten bitartean.
Lasterketa Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean amaituko da eta bertan egongo da helmuga. Aldiz, Bilbora Boluetatik sartuko dira eta kale hauek egongo dira ibilbidean: Miraflores etorbidea, Juan Guisasola, Cocherito de Bilbao, Club Deportivoren Zirko Amateurra, Julian Gaiarre etorbidea, F. Jimenez DYAkidea, Zumalacarregui (bakoitien aldea), San Isidro, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Zumalacarregui (bikoitien aldea), Ernesto Erkoreka plaza, Buenos Aires, Plaza Biribila, On Diego Lopez de Haroko Kale Nagusia (Foru Aldundiaren jauregia), helmuga.
Udaltzainek eta antolakuntzako kideek bideratuko dute trafikoa lasterketak dirauen bitartean eta bide alternatiboak bilatzen lagunduko dute.
Kale Nagusia, Juan Guisasola eta Cocherito de Bilbao
Zirkulazio-etenaldirik garrantzitsuenak Kale Nagusian, Ernesto Erkoreka Plazan eta Buenos Aires, Juan Guisasola eta Cocherito de Bilbao kaleetan izango dira.
Juan Guisasola eta Cocherito de Bilbao kaleak zirkulaziorako itxita egongo dira 11:30etik 13:05era, gutxi gorabehera, Miraflores etorbidetik Laurencin Markesaren kalera arteko zatian. Txirrita kalea ere itxita egongo da zirkulaziorako eta alde horretako garaje eta aparkalekuetara ezin izango da sartu, ezta horietatik irten ere.
Cocherito de Bilbao kalearen ordezko alternatiba hau izango da: Losada Margolaria - Basarrate Landa – Laurencin Markesa.
Beste alde batetik, 11:50etik 13:45era, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxiko da On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Moyua plazaren eta Mazarredo zumarkalearen arteko zatian. Zeharkako kale hauek ere itxita egongo dira: Mazarredo zumarkalea, Astarloa eta Portuko Markesa, baita aurreko bide-gurutzeak ere.
Azkenik, lasterketak Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuen linea batzuetan ere eragina izango du eta geraleku batzuk kenduko dituzte.
Aldaketei eta saihesbide alternatibo hauei buruzko informazio guztia eragindako autobus-geralekuetan egongo da, baita Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) eta 010 (944 010 010) informazio-telefonoan.