Atleta internazionalek, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuek eta Atletismoko entrenatzaileek osatuko dute talde teknikoa. Talde horrek gauzatuko duen proiektua kirol hori egiten hasi nahi dutenentzat edo ohiz egiten dutenek norbaitekin, modu gidatuan, osasungarrian eta seguruan egiteko korrika.
Bilbao Kirolakek bultzatu du kirol hau modu gidatuan, osasungarrian, seguruan eta lagunduan (entrenamendu egokia) egitea ziurtatzen eta sustatzen duen proiektu hau.
Hartara, 'Bilbao Runners' ekimenak hiru kategoria izango ditu entrenamendurako:
• Brontzea: kirol hau inoiz egin ez-eta egiten hasi nahi dutenentzat; prestakuntza fisikoa egiten lagunduko zaie, euren lehen lasterketak egin ahal ditzaten.
• Zilarra: noizean behin korrika egin eta euren errendimendua hobetzeko entrenamendu-plana antolatu edota korrika taldeka egin nahi dutenentzat.
• Urrea: korrika ohiz egin eta lasterketetan parte hartu arren, erronka berrien bila dabiltzanentzat. Kirolariekin eta entrenatzaileekin kontaktuan, entrenamendu dinamikoagoa eta aktiboagoa egiteko.
Yolanda Reyes atleta olinpiko eta Gorputz Hezkuntzan lizentziatuak astero talde bakoitzarentzako entrenamenduak antolatu ditu. Horrez gain, kedadak eta zenbait ibilbide finkatu dira korrika egitearen alde onei onura ateratzeko.
Korrika egitea kirol diziplinarik osoenetakoa da; betiere, modu mailakatuan eta osasungarrian egiten bada; izan ere, lagungarria baita gogo-aldartea hobetzeko, eta estresari aurka egiteko, lo hobeto egiteko eta hezurretako endekapenezko gaixotasunei aurre hartzeko, osteoporosiari esaterako.
Informazio gehigarria eta izen ematea
'Bilbao Runner' astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan egingo da. Inskripzioaren araberako hurrenkerari, izena emandako kirolarien eskariari eta ordutegien hobespenei jarraituz osatuko dira taldeak.
Jarduerak hilean 36 euroko gastua izango du; 30 euro Bilbao Kirolak-eko abonatuentzat. Horrez gain, 20 euroko matrikula ordainduko da. Matrikularen barruan istripuen aseguru pertsonala eta elastiko teknikoa (ekipazio moduan) sartzen dira.
Informazio gehiago eta izena emateko: www.bilbaorunners.com