Behin erasotzailea identifikatuta, bere argazkia ertzainen artean banatu zuten eta ostiralean identifikatu zuen Maiatzaren biko kalean zebilen patruila batek. Aurreratu dutenez, zigor aurrekariak dauzka atxilotuak.
Eraso sexista hau urriaren 1ean izan zen, goizeko 6:20 aldera, Masustegi auzoan. 29 urteko emakume bat gizon bat jarraika zuela ohartu zen. Garaje baten aurrean erasotzaileak bultzatu eta arropa kendu ondoren, bortxatu egin zuen. Erasoa eta gero gizona ihesi atera zen, eta emakumeak senideei laguntza eskatu zien.
[2016-10-04] Elkarretaratzea deitu dute gaurko Errekaldeko bortxaketa salatzeko
[2016-10-05] "Eraso gehiagorik ez, ez auzoan, ez inon"