Elkarretaratzea deitu dute gaurko Errekaldeko bortxaketa salatzeko

uriola.eus 2016ko urr. 4a, 11:00

Ostiraletik larunbaterako goizaldean, urriak 1, gizon batek 29 urteko emakume bat bortxatu zuen Errekaldeko garaje batean. Alde egitean, emakumeak salaketa jarri zuen, eta momentu hauetan erasotzailearen bila ari da Ertzaintza. Gaur, urriak 4, 19:30ean, elkarretaratzea deitu du Errekaldeko Auzo Elkarteak auzoko plazan. 

El Correo agerkariak kaleratutako informazioaren arabera emakumea Masustegi auzo ingurutik zebilela, goizeko 06:20 aldera, gizon bat jarraika zuela ohartu zen. Kalean beste inor ez zegoenez aurrera jarraitu zuen. Garaje baten aurrean erasotzaileak bultzatu egin zuen eta arropa kendu ondoren, bortxatu. Erasoa eta gero gizonak alde egin zuen, eta emakumeak senideei laguntza eskatu zien.

Geroztik, Ertzaintza gizon altu eta gazte baten bila dabil, hile beltza eta kiskurra duena.