10.000 bat korrikalari 10 kilometro egiteko elkartuko dira igandean 29. Herri Krosean

uriola.eus 2016ko aza. 18a, 09:25
www.herrikrosa.es

Herri Krosa "zailtasun handirik ez duen lasterketa leuna" dela diote Cycle Club antolatzaileko kideek. Ibilbide osoa hiribide zabaletan barrena egiten da. "Horri esker, milaka parte-hartzaile erraz igarotzen dira".

Duela 29 urte sortu zen Bilboko Herri Krosa, eta "hasiera-hasieratik, alternatiba desberdin eta berritzailea izan da, hala funtsezkoenean, printzipioetan eta filosofian, nola gainerako alderdi formal hutsetan".

Pozik eta harro daude Cycle Clubeko antolatzaileak igandeko 29. Bilboko Herri Krosaren atarian. "Gure filosofia oso berezia da", diote. "Lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztiak baitira irabazle". Hain zuzen ere, filosofia horri esker, "zenbait balore orokortzea" lortu dute: ilusioa, osasuna, aisia, erronka, lehiakortasuna, etab. Balore bakoitza nork bere erara egokitzen du, bere gustuen, aukeren eta itxaropenen arabera.

"Igarotako urte hauen ondoren, onartu beharra daukagu –hasieran harriduraz, eta atsegin handiz beti– emaitzak txundigarriak izan direla. Horren erakusgarri dugu milaka parte-hartzaileren gogobetetzea; izan ere, lasterketa-egunean Bilboko kaleetan barrena izerditan, arnasestuka eta poz-pozik kamiseta berdinak jantzita ikusteak irudi estetiko paregabea sortzen du, eta bizitzeko jarrera positiboz betetako arteria bihurtzen dira, horrela, Bilboko kaleak".

Azaroaren 20an, Bilboko Herriko Kroseko 10 kilometroko ibilbidea amaitzean, "ekitaldi honetarako bereziki diseinatutako garaikurra" jasoko dute parte-hartzaile guztiek.

www.herrikrosa.es

Irteera

Bilboko Kale Nagusian, goizeko 11etan, 9.000/10.000 parte-hartzaile inguru irtengo dira.

Helmuga

Irteeraren leku bera izango da. Lehendabiziko parte-hartzaileek 11:30 aldera amaituko dute ibilbidea.

Ibilbidea

10 km dira, Bilboko kale nagusietan zehar. 

Izena emateagatik ordaindu beharrekoa

7,00 €

Izena emateko lekua

BILBO
Ensancheko Eraikinaren Atrioan - Ensancheko Plaza, 11
• Astelehenetik ostiralera (azaroaren 14ren 18tik )
18:00etik 20:30etara
• Larunbatean (19k azaroaean)
10:00etik 14:00era eta 17:00etik 20:30etara

Etxeratutako online inskripzioa aukeran

Nahi izanez gero online izen-emateko aukera dago. Partaideek etxean kamiseta dortsala jasoko dute probaren aurretik.

Aldaketak zirkulazioan

Azaroaren 20an, Bilboko erdiguneko kale batzuetan murrizketak egingo dira ibilgailuen zirkulazioan eta beste batzuk itxi egingo dira goizean zehar.

Lasterketa igaro ahala, ibilgailuei pasatzen utziko diete udaltzainek eta antolatzaileek. 
Era berean, lasterketak aldaketa hauek eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan:

- Kale Nagusia, Mazarredo zumarkalearen eta Moyua plazaren artean, itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako, 07:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, muntatze-lanetarako eta lasterketa bertatik igaro ahal izateko.

- Kale Nagusia, Jesusen Bihotzeko plazaren eta Maximo Agirre kalearen artean, itxita egongo da parte-hartzaileak hortik pasatzen ari diren bitartean, gutxi gorabehera 11:00etatik 11:40ra bitartean.

- Moyua plazaren eta Portuko Markesaren arteko zatiko garajeetara sartu eta haietatik irteten direnak eta Jado plazako aparkalekutik irteten direnak Moyua plazarantz bideratuko dira.

- Mazarredo zumarkalea, Euskadi plazaren eta Henao kalearen artean, itxita egongo da lasterketak iraun bitartean, 11:00etatik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera. Salbeko zubira eta Artxandako tuneletara ere ezin izango da pasatu ordu-tarte horretan.

Era berean, ibilbide osoan zirkulazio-aldaketa puntualak egingo dira, lasterketa pasatu ahala; hala ere, kale hauetan zirkulaziorako errei bakarra okupatuko da: Autonomia, Trenbideko etorbidea, Sabino Arana, Mazarredo etorbidea (Ibáñez de Bilbao eta Kale nagusiaren artean), Deustuko zubia eta Agirre Lehendakariaren etorbidea.

Beste alde batetik, Bilbobuseko linea batzuetako (01, 10, 28, 56, 62, 72, 77 eta A7) geraleku bi kenduko dira Kale Nagusian (36. eta 37., zenbakietakoak) eta ibilbidea aldatuko dute, 07:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera. A5 eta 62 lineek ez dute geralekurik izango Ibañez de Bilbao 14an eta Mazarredo 3an, 11:15etik 12:15era. Horien ordez, Plaza Biribila/Kale Nagusian eta Kale Nagusiko 8an geratuko dira autobusok.

Aldaketa guztiei buruzko informazioa geralekuetan bertan, www.bilbao.eus/bilbobus orrian edota 010 zenbakian kontsultatu daiteke