Justizia eskatzeko minutua

uriola.eus 2016ko aza. 17a, 07:43
Argazkia: herriharmaila.blogspot.com

Iñigo Cabacas Herri Harmailak (ICHH) dei egin die zaleei igandean, hilak 20, Athleticek San Mamesen Villarrealen aurka jokatuko duen partidako 28. minutuan bufandak astindu eta "justizia Iñigorentzat" eskatzeko.

Bizkaiko Auzitegian 'Cabacas auziko' instrukzioa ixteko beldur dira Manu eta Fina, Iñigoren gurasoak. "Kasuaren itxialdia eta justizia gabeziaren" aurrean, Iñigo Cabacas Herri Harmailako kideek protesta ekitaldia antolatu dute igandean, Athleticek etxean jokatuko duen partidan. "Manu eta Fina ez daude bakarrik. Ez dugu etsiko justizia eskatzen", diote. 

28 urte zituen Iñigo Cabacasek heriotza eragin zion Ertzaintzaren pilotakada jaso zuzenean. Horregatik igandeko partidako 28. minutua hautatu dute "Iñigo justizia" tapauka edo bufanda astintzeko. Iñigo Cabacas Herri Harmailako (ICHH) kideei bereziki eta oro har San Mameseko zale guztiei zabaldu diete mezua. 

[2016-11-08] Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean