uriola.eus

3 milioi euroko inbertsioa Auzoetako Ekintza Planean, auzokideek erabakitako lehentasunetan oinarrituta

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Udalak 3 milioi inbertituko ditu datozen 5 hilabeteetan, Auzoetako Ekintza Plana gauzatzeko asmoz. Auzokide Planean kokatutako jardueren lehen fasea izango da, eta auzokideen bizitza-kalitatea hobetzea izango du helburu. Beste alde batetik, Aburtok auzoetan inbertituko zituen 13 milioi eurotik 3 besterik ez dituela auzoetara bideratu salatu du EH Bilduk; "auzoetarako inbertsioaren %80a ez dute egin". 

 

Tamaina ezberdinetako 60 jarduketa baino gehiago izango dira, irisgarritasunean, segurtasunean eta espazioen berreskurapenean zentratuta, eta eragin handia izango dute pertsonen egunerokoa hobetzean. Olabeaga, Masustegi, Altamira, Irala, Uretamendi, Ingurabide, Betolaza, Iturrigorri-Peñaskal, Begoña, Zurbaran eta Zorrotza auzoetan gauzatuko dira proiektuak. Ekintza batzuk dagoeneko abian dira. Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailak 5 hilabeteko epea aurreikusi du, gehienez, jarduketa guztiak burutzeko.

Auzoetako ekintza-plana Auzokide Planaren baitan kokatzen da eta era guzietako 60 jarduketa baino gehiago biltzen ditu hiriko auzoetako bizitza-kalitatea hobetzeko asmoarekin. Izan ere, auzokideen bizitza-kalitatea hobetzea da jardunen helburua, eta argiterian, irisgarritasunean, kaleak hobetzean, umeentzako jokoak nahiz joko bio-osasuntsuak ezartzean eta abarretan ipiniko du indarra.

2016-2019 aldirako Auzokide Planaren 124 jardun-eremuetan planteatuta dauden gainerako programekin osatuko da Ekintza Plana. Auzo guztietan argiztapena eta irisgarritasuna hobetuko dira. Elementu mekanikoak eta gune estaliak jartzea aurreikusten da, baita uri-proiektua garatuko den lekuetan berehalako neurriak hartzea ere.

Auzoetako Ekintza Plana

Olabeaga

Olabeagan, oinezkoen segurtasuna hobetzea da Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailaren helburua. Horretarako, honako jarduketa hauek egingo ditu hiru hilabeteko epean:

1. Olabeagako kaian espaloia eraikitzea, museotik hasi eta 30. zenbakiraino.

2. Urgozo kaleko euri-uren bilketa hobetzea, Montebideo etorbideko 50. zenbakiko eskaileretan ura isur ez dadin.

3. Montevideo etorbideko 50.eko eskaileretako argiteria publikoa eraberritzea.

4. Olabeaga auzoaren sarreran txikane eran dagoen argiteria publikoa berritzea.

5. Olabeagako San Nikolas kalean dagoen hormatxoan baranda ipintzea.

6. Olabeagako San Nikolas kaleko 25. zenbakitik 33. zenbakira bitarteko tartearen eta Barrutiko auzo-etxearen parean galtzada, espaloia eta balaustrada egokitu eta eraberritzea.

7. Olabeagako aldaparen 14.aren parean espaloi zati bat eraikitzea, gaur egun dagoen oinezkoen pasabidea egokitzea, beste pasabide bat sortzea eta argiteria publikoa ezartzea.

Masustegi

Autoeraikuntzaren ondorioz sortutako auzo pribatua zen Masustegi, harik eta Udalak 2010ean erosi zuen arte. Auzoa goitik behera eraberritu zuen Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailak, bi fasetan: 2010ean eta 2013an. Oraingo honetan, Masustegiko irisgarritasuna, segurtasuna eta egoteko lekuak hobetuko dira, hiru hilabeteko epean.

1. Barandak eta eskudelak ezarriko dira auzoko gune batzuetan.

2. Hormak eta lurzoruak egokituko dira plazetan.

3. Argiteria publikoa hobetuko da plazetan eta iraganbideetan.

4. Jariatze-urak biltzea.

5. Ekipamendu fisikoak ezarriko dira Masustegi estratako 206. eta 80. zenbakietako plazetan.

Altamira

Altamira auzoan, Zorrotzan, bi hilabeteko epemuga duten lanak burutuko dira oinezkoen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Honako lan hauek egingo dira, zehazki:

1. Oinezkoen pasabide bikoitz goratua eraikiko da Altamira auzoko 16. zenbakiaren parean.

2. Oinezkoen pasabide goratua eraikiko da Basurtu-Kastrexana errepideko 85. zenbakiaren alboan.

3. Basurtu-Kastrexana errepideko 87. zenbakitik Kobeta Bideko 71. zenbakiraino doan harmailadi osoko argiteria publikoa hobetuko da. Zehazki, linea elektrikoa aldatu eta LED erako 11 luminaria ezarriko dira.

4. Era berean, 2017an zehar umeentzako auzoko jolasguneak hobetu egingo dira.

Uretamendi, Ingurabide, Betolaza

Errekaldeko Uretamendi, Ingurabide eta Betolaza auzoetan zazpi jarduketa egingo dira, auzoko irisgarritasuna, segurtasuna eta argiteria publikoa hobetzeko asmoz. Horretarako, honako programa hauek burutuko dituzte bi hilabeteko epean:

1. Uretamendi auzoko 4.ean orubea egokitzea. Landareak eta sastrakak garbitu eta kentzea. Hormak kareberritu eta margotzea. Metalezko saretako itxitura ezartzea. Mortero inprimatuzko zoladura ezartzea. Bi farola berri gehitzea argiteria publikoan.

2. Belengo Ama parkeko argiteria publikoa eraberritzea.

3. Betolatza kaleko 31.eko argiteria publikoa eraberritzea.

4. Ingurabideko errepideko 14. zenbakiko eskailerak hobetzea, Betolatzan. Eskailerako ur-putzuak kentzea.

5. Betolatza eta Masustegi arteko bidea egokitzea. Garbitzea eta euri-urak biltzea.

6. Betolatza plazako argiteria publikoa eraberritzea. Gaur egungo luminarien ordez, LED motako sei luminaria berri ezartzea.

7. Uretamendi 85.eko (Corral de la Pacheca) argiteria publikoa eraberritzea. Gaur egungo luminarien ordez, LED motako zazpi luminaria berri ezartzea. Pergoletan hamahiru luminaria berri ezartzea. Ekitaldiak ospatzeko elektrizitate-hargune iraunkorra ezartzea.

Peñaskal

Errekaldeko Peñaskalen, auzoko zortzi guneetan argiteria publikoa eraberritzeko lanak egingo ditu Obrak, Zerbitzuak, Hiri-berritzea eta Espazio Publikoaren Sailak, bi hilabeteko epean. Honako hauek dira jarduketak:

1. Peñaskal bidean, 17.etik 67.era, lineak berrezartzea eta LED motako hamar proiektore berri ezartzea.

2. Peñaskal bidean, 20.etik 34.era, lineak berrezartzea eta LED motako lau proiektore berri ezartzea.

3. Peñaskal bidean, 46.etik 50.era, lineak berrezartzea, egungo bi proiektoreak ordezkatzea, eta LED motako bi proiektore berri ezartzea.

4. Peñaskal bidean, 50.etik 98.era, lineak berrezartzea eta LED motako sei proiektore berri ezartzea.

5. Peñaskal bidean, 112.etik 142.era, lineak berrezartzea eta LED motako bi proiektore berri ezartzea.

6. Peñaskal bidean, 148.ean hasi eta kirol pistetaraino, LED motako bederatzi farola berri ezartzea, bakoitza bere kanalizazioarekin sarbidean, eta kirol kantxetan kanalizazio elektriko berria eta hamasei proiektore berri ezartzea.

7. Arraizbidean, 16.etik 24-era, lineak berrezartzea eta LED motako bi proiektore berri ezartzea.

8. Iturrigorri bideko 1. zenbakitik Peñaskal bideko 1. zenbakira, gaur egun dauden sei farola eta 41 luminariak kendu eta beraien ordez LED motako luminaria berriak ezartzea.

Larreagaburu

Larreagaburu inguruan, Santutxun, mugikortasuna hobetzea, zoladura-lanak egitea, pergola estaltzea eta argiteria hobetzea da Udalaren helburua, Obrak, Zerbitzuak, Hiri-eraberritzea eta Espazio Publikoen Sailaren bidez. Asmo hori burutzeko, 7 jarduketa egingo ditu hiru hilabeteko epean.

1. Menendez y Pelayo kaleko espaloia zabaltzea, Luis Briñas LHItik hasi eta Juan Viar kaleraino.

2. Oinezkoen pasabide beheratua eraikitzea Santutxu kaleko 51.ean.

3. Argiteria publikoa berritzea Jose Maria Plazako 1.tik 7.era.

4. Sagarminaga 2.etik 12.era bitarteko barneko plazetako argiteria publikoa eraberritzea.

5. Sagarminaga eskailerak mutxardatzea eta barneko plazetako zoladura aldatzea.

6. Georgia kaletik Sagarminaga kaleko 4. eta 6.eko barneko plazara doan eskaileran, hormigoizko hormatxoaren ordez metalezko baranda ezartzea.

7. Sagarminaga 2.ean eta 12.ean, oinezkoen pasabide bikoitza goratuak eraikitzea eta, ondorioz, galtzada aldatzea.

8. Pergolaren egituraren ugerra kendu eta ondoren margotzea, euskarria prestatzea eta metalezko egitura batean muntatutako polikarbonato gardenezko xaflez estaltzea. Gaur egungo zazpi luminarien ordez, LED motako lanparak dituzten beste hainbeste proiektore ezartzea.

Zurbaranbarri

Zurbaranbarri auzoan irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira 3 hilabete iraungo duten lanei esker. Auzo horretarako Ekintza Planak, gainera, espaloiak zabaltzea, eskailerak berritzea, euri-uren bilketa hobetzea eta horma batzuk igeltsuztatzea ere jasotzen du.

1. Lezamako trenbide zaharreko bidea, 42.etik 46.era. Oinezkoen pasabidea aldatzea, espaloiak orejetez zabaltzea, oin-ukimen bidezko seinaleztapena. Euri-urak biltzea.

2. Zurbaranbarri,1 Espaloietan mutiloiak ezartzea. Hustubide berria ezartzea.

3. Zurbaranbarri, 2 Barandak ezartzea. Espaloia zabaltzea. Horma margotzea.

4. Zurbaranbarri, 4-5 Horma margotzea. Gaur egungo baranda ordeztea. Eskailera zaharberritzea. Maila ezartzea.

5. Zurbaranbarri, 8 Eskailerak eraberritzea. Ur-iragazketak kentzea.

6. Zurbaranbarri,8-30C Eskailera eraberritzea, baranda berria ezartzea.

7. Zurbaranbarri,10-11 Orgetarako gidalerroak ezartzea.

8. Zurbaranbarri,23 Gaur egungo baranda ordeztea.

9. Zurbaranbarri,23-24 Oinezkoen pasabidea aldatzea, espaloiak orejetez zabaltzea, oin-ukimen bidezko seinaleztapena. Eskailerak eraberritzea. Pasabide beheratu berria eraikitzea.

10. Zurbaranbarri,25-26 Euri-urak biltzeko errepide-ertzeko erretena ezartzea. Baranda ezartzea.

11. Zurbaranbarri, 30A - 30B - 30C. Horma pintatu eta plakazko estaldura ezartzea.

12. Zurbaranbarri,30D - 30E Horman plakazko estaldura ezartzea. Zintarria eta espaloia aldatzea.

13. Zurbaranbarri,31 Espaloiko zoladura berritzea.

14. Zurbaranbarri,37 Ura iragazten den eskailerak konpontzea.

15. Zurbaranbarri,58-59 Baranda ezartzea.

16. Zurbaranbarri,59 Zurbaranbarri auzorako sarbidea hobetzea.

Zorrotza

Joan den hilean hasi ziren Zorrotzako Azoka plazako pilotalekua zaharberritu eta bertan estaldura ezartzeko lanak. Kontuan hartu behar da azpiegitura horrek auzoko kultura-elkarteen ekitaldiak ez ezik, merkataritza-ekitaldiak ere biltzen dituela. Auzoaren bihotzean, eta bera indartzeko asmoz, piloalekuaren estalki nagusiaz gain, alboko pareta eta kioskoa zaharberritzeko lanei ere helduko die Udalak. Lanek 5 hilabete iraungo dute.

Irala

Auzokide Planaren barnean, Iralako Ekintza Planak Jaro de Arana plaza hobetzeko lanak egitea jasotzen du. Zehazki, beraren irisgarritasuna hobetzea.

2016-2019 aldirako Auzokide Plana

Auzokide Plana herritarrek parte hartzeko udal tresna nagusietakoa da, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailaren jarduerarako funtsezko tresna osatzen du.

Aurrekontua Bilboko 8 barrutien artean banatuko da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira.

Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak

Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen ibiliko gara. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko ditugu. Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira.

Barrutiko Kontseiluen bileretan parte hartzearen bidez.

Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailari herritarrek iradokizunak egiteko dauden bideak.

www.bilbao.eus Udal Webgunearen bitartez, "Zure Udalak aditzen dizu" Postontzian.

•010 udal informazio-telefonoa.

•Zerbitzuaren helbide elektronikoa: auzokide@bilbao.eus

•Bilboko Udaleko Erregistro bulegoak.

•Auzoko laguntzaileekin zuzenean harremanetan ipinita: 944 203 086.

EH Bildu: "inbertsioen %80a ez da egin"

Koalizio ezbertiarrak gogora ekarri duenez, Juan Mari Aburtok argi utzi zuen hauteskunde kanpainan "lehentasuna auzoak" zirela. Honen aurrean, EH Bildutik salatu nahi izan dute 2016an auzoetan 13 milioi inbertitzea zegoela aurreikusita eta horietatik 3 baino ez direla inbertituko; hau da, inbertsioen %80a ez da egi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa