'Bilbao Dance Sport' nazioarteko lehiaketa jokatuko da asteburuan La Casillan

uriola.eus 2016ko aza. 23a, 08:00

La Casillan ospatuko dute asteburuan, larunbatean eta igandean, azaroaren 26an eta 27an, 'Bilbao Dance Sport 2016' Nazioarteko Open lehiaketaren laugarren edizioa. Beste behin, topagunea izango da estatuko eta munduko kirol dantzako bikoterik onenentzat.

Topaketa honen barruan, gainera, Kirol Dantza Latinoaren Munduko Txapelketa ere izango da, senior I kategorian.

Bestalde, modalitate standard eta latinorako puntuagarriak diren kategoria guztietako probak egongo dira. Programaren osagarria 'Bilbo Hiria Lehiaketa' izango da eta horretan herritar eta adin guztietako kirolariek parte har dezakete.

Guztira 600 bikotek eman dute izena eta ia 30 herialdetatik etorritako kirolariek parte hartuko dute, horien artean munduko dantzari onenetariko batzuk.