Autobus zerbitzu berezia Bilbao Basketek eta Real Madridek jokatuko duten partidurako

uriola.eus 2016ko abe. 5a, 12:42

Udalak Retabet Bilbao Basket taldeko zaletuen artean garraio publikoa erabiltzea sustatu nahi du. Horretarako, Bilbao Arenako hurrengo partidurako orain arte handitzen zen Bilbobuseko zerbitzua hobetu du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipinita. 

Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik Retabet Bilbao Basket - Real Madrid taldeen arteko partidua hasi-18:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.

Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus