Athleticeko zaleei eta gainerako peñei dei egin diete babesa eta animoa emateko "Yerayri eta bere sendiari lehenbailehen senda dadin".
#EutsiYeray27 traola zabaldu dute Twitter sare sozialean mezua zabaltzeko.
Abenduaren 23an Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jakitera eman zuen Yeray jokalariari tumore bat topatu diotela barrabilean, eta hurrengo egunetan egingo diotela ebakuntza. Aurtengo nobedade garrantzitsuenetakoa izan da Yerayren agerpena lehen taldean.