Bilboko Udalaren gizarte-larrialdietako laguntzetarako diru-kopurua handitzea erabaki du. Hain zuzen, 942.197 euro bideratuko dira 2016 hasieran zegoen aurrekontua indartzeko. Gizarte-larrialdietako laguntzetarako diru-kopurua guztira azkenean 5.763.144 eurokoa izango da ekitaldi honetan (4.820.947 € Eusko Jaurlaritzak urtero egiten duten transferentziatik datoz) Udalak horrela baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango die gizarte-larrialdietako laguntza.
Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi Iñigo Pomboren hitzetan gobernu taldeak "uriko pertsonarik behartsuenen premiei erantzutea du helburuen artean, eta hori bete egingo da. Bilboko Udalak herritarren laguntza du erabaki hau hartzeko, hau da, laguntza hauetarako diru gehiago bideratzeko erabakia onartzen dute herritarrek. Gizarte inklusiboa egiteko bidean mugarri garrantzitsua da. Baldintzak betetzen dituzten guztiek GLL jasoko dute eta inor ez da kanpoan geratu aurten", Iñigo Pomboren esanetan.
Izandako prentsaurreko batean iragarri bezala, Eusko Jaurlaritzak laguntza hauek emateko aurten 4.820.947 euroko diru-kopurua esleitu zion Bilbori laguntza horietarako.
Laguntzetako kontzeptuak
Gizarte Larrialdietarako Laguntza (GLL) hauek kontzeptu batzuetako gastuei aurre egiteko dira. Hona hemen kontzeptu horiek:
• Alokairua (etxebizitzaren prestazio osagarria jasotzen ez dutenentzat), baterako alokairua, azpialokairua, ostatu-ematea edo logela-alokairua.
• Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabili eta mantentzeko gastuak (energia, ura, estolderia eta OHZ).
• Bizigarritasunerako (konponketak) eta oinarrizko ekipamendurako gastuak.
• Osasuneko zerbitzu publikoak estaltzen ez dituen lehen mailako beharrizanetarako gastuak (optika, odontologia eta antzekoak).
• Aurretiko zorretarako gastuak, muga jakin batzuk dituen arren.
Gizarte Larrialdietako Laguntza gisa jaso daitezkeen diru-kopuruak hurrengo mugen artean daude: urteko 555 euro etxebizitza mantentze-lanetarako (ura, argia, gasa, komunitate-gastuak, OHZ) Ekitaldi honetan gastuak bereizi egin dira: batetik ura, argia eta gasa ordaintzeko gastuak eta kontzeptu honengatik gehienez 550 euroko laguntza jaso dezakete onuradunek. Bestetik, komunitate-gastuak, OHZ (etxebizitzaren mantentze-gastuak) eta gehienez 370 euro jaso dezakete onuradunek kontzeptu honengatik. Kontzeptu horiengatik guztiengatik urtean 920 euroko laguntza jaso dezakete onuradunek.
Espediente bakoitzagatiko gehieneko kopurua 2000 eurokoa da eta kopuru hori 2500 euroraino hel daiteke, gizarte-langileak eskainitako agiriak markatutako ez-ohiko egoeretan.
2016ko Gizarte Larrialdietako Laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, urteko diru-sarrerak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) baino 1,5 bider txikiagoak izan behar dira, hau da, urteko 11.986,20 pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea izanez gero; edo 17.235,84 euro, bizikidetza-unitatea osatzen duen kideak hiru edo gehiago badira.
Pentsiodunak izanez gero, GLLak jasotzeko mugak handiagoak dira: 13.620,60 euro pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea izanez gero; eta 18.387,90 euro bizikidetza-unitatea osatzen duen kideak hiru edo gehiago badira.
Halaber, jasotzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
• Eskaera egiten den momentuan, Bilboko udalerrian erroldatuta egotea eta gutxienez 6 hilabetez Euskal Autonomia Erkidegoan.
• Bizikidetza-unitate independentea osatzea, eskaera egiteko epea baino urte bete lehenago, salbuespenak salbuespen.
• Adin nagusikoa izatea, salbuespenak salbuespen.
• Baliabide nahikorik ez izatea.
• Etxebizitzagatiko laguntza osagarririaren onuraduna ez izatea.