Fiskaltzak ez die "gizakien trafikoa egitea" leporatzen Mikel eta Begoñari. Izan ere, diru irabazi asmorik ez dutela izan aitortu die, eta hortaz, ez direla mafia ondorioztatu du. Bi delitu larri leporatzen dizkien arren, zigor eskaera txikiagoa da.
Begoñak ukatu egin du karabanan zihoazen zortzi errefuxiatuen segurtasun falta. Poliziak errefuxiatuak eraman eta ekarri egiteko darabiltzan segurtasun baldintzak "askoz okerragoa direla" esan du.
Mikel eta Begoña gaur epailearen aurrean deklaratzeko "gogotsu" daudela adierazi du eurekin harremanetan dagoen Pikara Magazin eta TeleSur TVko kazetari Hibai Arbide Azak (@Hibai). 12:30ean dekaratzekoak dira (13:30ean Euskal Herrian). Atzo aktibista bien abokatuak bere bezeroen aurkako txostena irakurtzeko aukerarik izan ez zuela eta, egun beteko luzapena eskatu zuen. Ordubete lehenago, 11:30ean, Igoumenitsako epaitegi aurrean Greziako eragile eta kolektiboek elkarretaratzea deitu dute.
Karaban zihoazen zortzi errefuxiatuetako sei aske geratu badira ere, bi pertsona, jatorri pakistandarra dutenak, CIE batera bideratu dituzte.
Elkarretaratzea
Begoña eta Mikeli elkartasuna adierazteko eta desobedientzia zibila indartzeko helburuarekin elkarretaratzeak deitu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak hainbat herritan. Gaur, hilak 30, Bilbon, Arriaga plazan, 18:00etan.
[2016-12-29] Lege eta politika bidegabeen aurrean desobedientzia indartzeko deia zabaldu dute