Tarajaleko hondartzan (Ceuta) "zigorrik gabeko 15 hilketa" gauzatu direla salatzeko ekimenak izango dira. Lehenik 19:00etan Plaza Biribilean kontzentratuko dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak ordu erdiz eta, ondoren, manifestazioan joango dira Kale Nagusian gora Moyua plazara arte, Espainiako Gobenuaren Ordezkaritzara arte. "Europako hegoaldeko fronteran" azkenaldian gertatu diren pertsona migratzaileen "hilketak" salatzea dute xede.
Afrika hegoaldeko 15 etorkin hil ziren uretan, itota, Guardia Zibilek gomazko pilotak eta ke poteak jaurtitzen zizkieten bitartean 2014ko otsailaren 6an. Hilketa eta lesioen ardura 16 agenteri leporatu zitzaien arren, kasua artxibatua izan zen. Epaiak gertaerako irudiak baztertu zituen eta biktimak jo zituen erantzule.