Meatzaleak egitasmoaren baitan, komunikazioaren gaia jorratu dute mahai inguru formatuan. Hitzordua Azkuna Zentroan finkatu zuten asteazken arratsaldez. Leire Palacios moderatzaileak lau partaideei ipinitako abiapuntu honakoa izan zen: Ditugun hedabideak, nahi ditugunak eta behar ditugunak.
Gorka Salces Errota Digitaleko kidearen ustez "gaur egun ditugun hedabideak birplanteatu" beharrekoak dira. Iritzi berekoa da Xabier Landabidea irakaslea ere, onartzen duen arren zaila dela gelditzea eta hausnarketa egitea digitalizazioak eragin duen "bonbardaketa informatiboarekin". Zaila, baina beharrezkoa. Besteak beste, euskarazko hedabiden munduan "alternatiba berriak" sortu behar dira, Salcesen esanetan, "egun ditugunak potentziatuz eta berriak sortuz".
Euskaraz lan egiten dute kazetariak izan ditu mintzagai Nagore Uriartek. "Jende oso prestatua" dagoela azpimarratu du, eta oraindik eskarmentu gutxi duen kazetari gazte asko, lanerako "oso gogotsu". Nahiz belaunaldien artean, "transmisioa falta" den. Kazetarien prekarietatea, "handia", da ardura sortzen duen beste arloetako bat. Hobera egin beharrean, Internet eta sare sozialekin "sakondu" egin da. Uriarteren iritziz, horri buruzko eztabaida ere beharrezkoa da "militantziaren izenean onartezinak diren gauza asko onartu direlako kazetaritzan".
Solasaldia osorik Azkuna Zentroaren Youtube kanalean.
Meatzaleak - Egitaraua
Martxoak 9
Gorputza eszenan: Ander Lipus eta Onintza Enbeita.
Martxoak 15
Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren aurkezpena eta berbaldia Iratxe Fresnedarekin.
Martxoak 16
Hiri hori da hiri hau performancea: Lutxo Egia eta Inun.
Maiatzak 15
Eraldekaterako arkitektura?, eztabaida: Leire Milikua eta Ander Gortazar.
Ekainak 14
Artea, identitatearem irudi, mahai-inguru parktikoa: Haizea Barcenilla.
[2017-02-08] Hedabideen inguruan hausnartuko dute Meatzaleak egitasmoaren baitan