Duela bi urte, 2015eko urtarrilaren 12an, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz 104.000€ konfiskatu zizkion Sareri. Plataformak urtarrilero presoen urruntze politikaren aurka deitzen duen manifestazioan bildutako dirua LAB sindikatuko egoitzan zegoen gordeta. Orduan sorturiko zorretatik 50.000 euro ordaindu ezinik dabil Sare. Diru hori itzultzeko eskaera otsailaren 23an aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Joseba Azkarragak hil honen hasieran adierazi zuen epaileek helegitea aintzat ez hartzekotan plataformaren etorkizuna “euskal gizartearen esku” geldituko dela.
Gaur Bilbon izandako prentsaurrekoan hainbat pertsona entzutetsuk Sareren eskaerarekin bat egin dute. Manifestua babestu dutenen artean, Garaikoetxea eta Ibarretxe lehendakari ohiak, Arzalluz, Etxaide, Iruin, Kaltzada, eta beste hainbat politikari, kazetari, abokatu, sindikalista, unibertsitateko irakasle, elkarte desberdinetako kide, kultur munduko pertsonai eta kirolari daude.
[2017-02-02] "Herritarren esku uzten dugu Sareren etorkizuna"