Bilbon hutsik dauden etxebizitzen inbentario zehatza sortze aldera Altamira, Ametzola, Iturralde, Matiko eta San Ignazio auzoetan jarriko da martxan proba pilotua, eta emaitzen arabera beste gune batzuetara ere zabalduko da. Hutsik dauden etxeen egoera eta hutsik zergatik dauden jakitea da helburua. Horretarako, auzokideei laguntza eskatuko diete, hutsik dauden etxeak ahalik eta zehatzen sailkatzeko. Aztertutako etxebizitzetako 100 jaberi inkesta egingo zaie eta haietako batzuekin taldeko bilerak egingo dira, etxebizitza horien merkaturako neurriak zeintzuk izan daitezkeen kontrastatzeko.
8.722 etxebizitza huts
2016ko azaroan Bilbon 8.722 etxe huts posible identifikatu zituen Udalak. 5.453 etxebizitza zenbatu ziren inor erroldatu gabe eta ur-kontsumorik gabe, eta beste 3.269 etxebizitza inor erroldatu gabe eta ur-kontsumo txikia dutenak. Esperientzia piloturako aukeratutako zonaldeetan 577 etxebizitza huts eta erabilera txikiko 423 erregistratu ziren.
[2016-12-01] Surbisak bere araudia doitu du hutsik dauden etxebizitzak merkatuan jartzeko