Lau mila bisitari baino gehiago izan ditu Zinegoak lehenengo astean, berezeki dokumentalei eta ez-fikziozko lanei bideratuta egon dena. Pau Guillen zuzendariak lehen aste honen balorazio "oso positiboa" egin du, eta zenbakietatik haratago publikoak "sortzaileak gertutik ezagutzeko aukera" izan duela azpimarratu du, hainbat solasaldi tarteko.
Bigarren astean fikzioari begira jarriko da jaialdia, egoitza nagusi izango dituen Bilborock, Golem Alhondiga eta Sarean aretoetan. Bestalde, La Fundicion aretoan "Klasiko ezkutu argituak" zikloa izango da ikusgai, filme zaharrei bestelako begirada bat emateko asmoz. Sarean kulturgunea 'Afrika Queer' zikloari eskainiko zaio, eta asteazkenean Xabier Madariaga kazetari bilbotarrak zuzendutako Etxera bidean dokumentala proiektatuko dute.
Astebururako ere jarduera andana antolatu dute, eta amaiera-ekitaldia martxoaren 4an izango da Guggenheim Museoan.
[2016-12-26] Otsaila sexu-aniztasunaren hilabetea Bilbon, Zinegoak jaialdiari esker
[2017-02-07] Zinegoak jaialdiak dokumentalen aldeko apustua egingo du bere ediziorik indartsuenean