Martxan da Errigoraren 'Uztaberria' udaberriko kanpaina

uriola.eus 2017ko mar. 1a, 12:41

Gaur aurkeztu dute Iruñean udaberriko Errigoraren kanpaina berria: Uztaberria. Bertako produktu ekologikoak sustatzeaz gain, euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea dute helburu.

Aurtengo Errigoraren udaberriko kanpaina bi fasetan banatuko da. Gaurtik eta martxoaren 14ra arte produktuak eskatzeko epea zabalik egongo da, bai online bidez zein eskuorrien bitartez. Olioa martxoa amaiera edo apirila hasieran jasoko dute erosleek, eta kontserbak ekaina hasieran helduko dira. Ordainketak produktuak eskuratzean egingo dituzte kontsumitzaileek. Lortutako etekinekin Nafarroa hegoaldeko nekazaritza ekoizpena eta euskara bultzatu nahi dituzte.

Nekazari, kontsumitzaile, herritar eta hiritarren arteko harremanak sustatzeaz batera, laborantza eredu jasangarriago baten aldeko apustua egin dute aurten Errigorako kideek, "lerro ekologiko oso bat" eskainiz.

 

Errigora.eus

 

[2016-11-02] Haizea Belza, Errigorako sarekidea: “Ekoizleek etengabe batu nahi dute Errigoraren dinamikara”