Autobusa geldi dago, baina mezua aldatuz gero berriro ere martxan jartzeko aukera izango dute Hazte Oir plataformako kideek. Hurrengo astearte eta asteazkenean (hilak 9 eta 10) ziren Bilbora etortzekoak Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engainatu mezuarekin. Gaur, Bilboko Udalak publiko egin duen adierazpenean jakinarazi die "Bilboko gizartea tolerantea, inklusibo eta begirunetsua dela, eta ez duela onartzen horrelako erasorik, pertsonen askatasunaren aurka zuzentzen baitira".
Agirian Bozeramaileen Batzordeak espresuki sostengua adierazi die pertsona transexualei, eta batez ere adingabeei, "horiek babes handiagoa behar baitute euren sexu edo genero-orientazioa identifikatzerako unean".
Argiro eskatu diete plataformako kideei autobusa Bilbora "bidali ez dadila".