Besteak beste, murrizketak Lanbidek kudeatzen dituen prestazioetan egingo dira, eta ondorioz eskatzaileek "zailtasun handiagoak" izango dituzte laguntza horiek eskuratzeko. Esaterako, enplegua sustatzeko pizgarriak, DBE (RGI) eta pentsioen osagarriak. Bide horretan, "emakumeen pobrezia eta prekaritatea are gehiago larrituko" dela iragarri du Lorea Uretak deialdiarekin bat egin duten 30 bat kolektiboren izenean.
Izan ere, DBE jasotzen duten erdia baino gehiago (%56) emakumeak dira. Guztira, 35.804. "Gogoratu behar dugu", esan du Uretak, 35.804 emakumeei azken bost urteetan laguntza "%7ko murriztu dietela", eta horri "mozketa berri bat" erantsi behar zaiola 2017rako onarturako aurrekontuen aurreproiektua dela eta. "Eusko Jaurlaritzak uko egin baitio Lanbidek kudeatzen dituen prestazioak %8 handitzeari, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala".
Hori dela eta exijitu dute apirilaren 11n onartzekoak diren EAEko 2017rako aurrekontuetan prestazioen %8ko igoera.