Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta lau guardia zibil epaituko dituzte bihartik ostiralera

uriola.eus 2017ko mar. 13a, 11:00

Ekineko kide izatea egotzita atxilotu zuten Sandra Barrenetxea, Iralako auzokidea 2010ean beste zortzi lagunekin batera. Torturak salatu zituzten denek eta Sandraren kasua auzitara heldu da. Bihartik ostiralera, lau guardia zibil epaituko dituzte Bilboko epaitegietan Barrenetxea torturatzea leporatuta.

8/2013 sumarioko 9 auzipetuek 2016ko maiatzean akordioa lortu zuten eta Ugaitz Elizaranek izan ezik, gainontzekoek espetxea sahiestu zuten. 2010ean atxilotu zituzten eta bederatziek torturak salatu zituzten. Hala ere, Sandraren kasua izan da epaitegietara heldu den bakarra.

Hainbat elkarretaratze

Epaiketa honen aurrean Sortuk elkarretaratzeak deitu ditu. Bihartik ostiralera, martxoaren 14tik 17ra, eguerdiro, 12:00etan, protestak egongo dira epaitegi aurrean eta asteazkenean, hilak 15, Arriagako plazan ere elkarretaratzea deitu dute 19:30ean "Inpunitaterik ez! Hemen torturatzen da! Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak" lelopean.

 

[2016/05/19] Basque Lives Matter: "Lanagatik, desobedientziagatik eta indar metaketagatik izan dugu akordiorako aukera"