Txapartegi 2016ko apirilaren 6an atxilotu zuten Zurichen. Ordutik inkomunikazio egoeran eduki dute Dielsdorfeko espetxean. Estradizioa onartu edo ez aztertzeko epaiketa abiatu zuten orduan eta, martxoaren 23an, suitzar epaileek Madriletik bidalitako txostenak aztertu ondoren hartu zuten Nekane espainiaratzeko erabakia.
Askapena, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Sortu alderdiaren arabera, "beste behin ere espainiar presioei men egin dio suitzar (in)justiziak, Nekanek salaturiko torturen testigantza albo batera utziaz".
Nekaneren askatasuna eskatzeko kontzentrazioa egingo dute 12:00etan, Bilbon dagoen suitzar kontsulatuaren aurrean (Kale Nagusia 17).