Gaur eguerdian aurkeztu dute manifestua eta mugikorrerako aplikazio berria Kafe Antzokian. Elikadura osasuntsua lortzeko “elikadura burujabetza” eta “nekazari eta arrantzaleen lana” ezinbestekoa direla azpimarratu dute. Baserritar eta arrantzaleek “edozein herriren eraikuntzarako oinarriko ekarpena” egiten dutela adierazi dute, industriarentzako lehengai merkeak ekoiztea baino. Horregatik, baserritarrek eta arrantzaleek errenta duina jasotzeko duten eskubidea defendatu dute.
“Elikadura osasuntsua izatea giza eskubidea da”, aldarrikatu dute Etxalde nekazaritza iraunkorraren aldeko ekimenak eta Eskubide Sozialen Kartak elkarrekin egindako manifestuan. Adierazitakoaren arabera, tokian tokiko elikadura politika publikoen ardatza izan beharko litzateke “produkzioa eta kontsumoa elementu eraldatzaile gisa hartuz”. Elikadura ez da merkantzia bat, gizateriak bizirauteko duen oinarrizko eta berezko eskubidea baizik.
Elikadura Osasuntsurako Eskubidearen aldeko manifestuarekin batera, gaurko ekitaldian bertoko eta sasoiko produktu freskoak erosteko Etxalde aplikazioa aurkeztu dute. Lotura honetan deskargatu daiteke: etxalde aplikazioa
Informazio gehigao: www.elikaherria.eus