"Gardenak izateko agindua" eman diete herritarrek arropa markei

uriola.eus 2017ko api. 24a, 16:04
Argazkia: Ecuador Etxea

Europar Batasunari arroparen ekoizpen kateetan "trazabilitatea eta gardentasuna" bermatzeko eskatu diote Arropa Garbia kanpainaren baitan Emakumeen Mundu Martxako lagunek gaur Eliptika plazan, Bangladeseko Rana plazako erakinaren erorketaren 4. urtemugan. 

"Ehungintzaren hondamendia larrienak" 1.100 hildako eta 2.000 zauritu baino gehiago utzi zituen Banglades hirian, gehienak emakumeak, frankizientzat lan baldintza kaskarretan lan egiten zuten arropa tailerren eraikina jausi zenean. Bangladesen ez ezik Rana plazak "edonon" daudela gogoratu eta salatu dute gaur Bilbo erdigunean, arropa marka nagusiek saltokiak daukazten gunean. 

Rana plazako erakinaren erorketak 2013an "arropa industriaren hornidura-kateen funtzionamenduak inguruan duen gardentasun eza agerian utzi zuen, jantzi-ekoizpenaren errealitate ezkutua azaleratuz", gaurko agerraldian adierazi dutenez. Ranako fabrikek hornitzen zituzten enpresak identifikaturik, "marken erantzukizuna ezarri ahal izan zen, eta bizirik irten zirenei zein zendutako langileen familiei kalte-ordainak ordaintzeko eskatu".

Lau urte geroago, nazioarteko Arropa Garbia kanpainaren bitartez Emakumeen Mundu Martxako kideek markei tinko eskatu diete "gardenak izan daitezela eta jakitera eman dezatela zein fabriketan ekoizten dituzten beren jantziak mundu guztian". Zehazki, Europako eskualdetik Europar Batasunari galdegin diote "nahitaez bete beharreko neurriak ezar ditzala, ekoizpen-kateetan zehar trazabilitatea eta gardentasuna bermatzeko".

Hain zuzen ere, europar enpresentzako "arreta egokirako lege-esparru bat" gara dezala exijitu diote Europar Batasunari: "Nahitaez bete beharrekoa, giza eskubideak errespetatuko dituena, eta halakoen jardueren eragin negatiboa jasandako pertsonak, langileak bereziki, babestea xede nagusitzat duena, biktimek erreparazioa jasotzeko eskubidea barne".

[2017-04-24] Rana plaza "edonon" dagoela salatuko dute