Zozketan parte hartzeko zenbakia kiroldegietako salmenta automatikorako makinetan eta www.bilbaokirolak.eus web orrian eskatu daiteke. Abonatu bakoitzak kiroldegiko zenbaki bat eskatu ahal izango du; gutxienez, kiroldegi bakoitzeko jarduera bat, eta, gehienez, hiru hautatu ahal izango ditu. Hala ere, horrekin zenbaki-eskatzaileak ez du izena emateko konpromisorik hartzen.
Zozketa Bilbao Kirolak erakundearen bulego nagusietan egingo da, irailaren 8an. Zozketa bat egingo dute kiroldegi bakoitzerako. Zozketa bakoitzean ateratzen den zenbakitik aurrera emango dira hitzorduak. Irailaren 11n zerrendak jarriko dira kiroldegietan, salmentarako makinetan eta www.bilbaokirolak.eus web orrian.
Zozketaren ondorioz bata bestearen osteko hitzorduak dituzten familia-unitateko kideei ez bazaizkiee hitzorduak bata bestearen ostean egokitzen, orduan 1. hitzordua hartu eta gainerako kideei hurrenez-hurrenekoak emango zaizkie.
Aurretiazko hitzorduaren bidez, eguna eta ordua erreserbatzen dira ikastaroaren izena eman ahal izateko baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izango denik. Gehienez ere, kirol zentro bakoitzeko hiru jardueratan eman daiteke izena.
Bilbao Kirolak-ek prozesu honi buruzko kontsultei erantzungo die eta eskarietan jasota ez dauden jardueretan parte hartzeko aukerak aztertuko ditu, helbide elektroniko honetan: kirtec@kirolak.bilbao.eus