"Olatuz olatu eta herriz herri pilatutako borondateak erakusteko" eta Herritarron Ituna aurkezteko, Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 10ean Erabakitzeko prest lelopean mobilizazio nazionala deitu du Bilbon.
Hori baino lehen, maiatzaren 27an, "Bilboko argazkian" parte hartuko du hiritar talde batek. Eta Bilboko argazkia egin aurretik, sei auzotan jarduerak antolatu dituzte.
Lehenegoak San Inazioko auzotarrak izango dira. Maiatzaren 19an, ostiralean, dute hitzordua Kontserbatorioko plazan.
Maiatzaren 26an Deusturekin lotura duten herritar talde zabal eta anitz batek, mannequin challenge bideo txiki baten bitartez, "Deustuko herritarrak erabakitzeko prest gaudela" adieraziko dute 19:00etan Done Petri plazan.
Egun berean eta ordu berean, Santutxun, Karmelo kalean elkartuko dira santutxutarrak eta Itsas Museoan indautxutarrak.
Hurrengo egunean, maiatzaren 27an, Unamuno plazan elkartuko dira Alde Zaharreko bizilagunak eguerdian eta 20:00etan Ugarte plazan Otxarkoagakoak.
Denek egingo dute bat, aipatutako Bilbo mailako hitzorduan, maiatzaren 17ko eguerdian Isozaki dorreetan.
Txartelak eta puxikak
Hiri, herri eta auzoetan eskura daude ekainaren 10eko ekimenean parte hartzeko konpromiso txartelak bi eurotan. Txartel horiekin batera banatuko dituzte mosaikoa osatzeko erabiliko diren puxikak ere.
[2017-05-1] Deustuko herritarrak erabakitzeko 'PREST'
[2017-05-09] Bilbo "erabakizeko prest" dagoela irudikatzeko hitzordua