Agur arrano frankistari

uriola.eus 2017ko mai. 23a, 09:51

Bilboko ikur frankista ezagunen artean ezagunena da Plaza Eliptikoan kokatuta dagoen Espainiako Ogasun Ministerioaren egoitzako goialdeko armarriko arranoa. Kentzeko lanak egiteko andamioa muntatzeari ekin zioten atzo. 

Memoria Historikoaren Legea betetzeko armarritik arrano burua, hegoak, hankak eta koroa kendu beharko dituzte Gurtek enpresako beharginek, Espainiako Gobernuaren aginduz. Izan ere, eraikina Espainiako Ogasun Ministerioaren egoitza izaki, Gobernuak kontratatu du enpresa 1954ko ikur frankistaren arrastoak ezabatzeko. 

Atzo hasi ziren andamioa muntatzen Plaza Eliptikoan. Uztailaren 27ra arteko baimena eman dio Bilboko Udalak Gurtek enpresari andamioak eta lanaren hondakinak jasotzeko edukiontzia paratzeko. 

Berria egunkariak baieztatu duenez, ikurra bera datorren asteetan kentzea espero da. Guztira, 340 metro koadrotan egin beharko dute lan Gurtekeko langileek, frontoi osoa eta hegala garbitu eta iraizgaitz bihurtu beharko dituztelako. 136.500 euroko aurrekontua du lanak.

[2016-12-28] Udalak obra egiteko baimena eman dio Ogasun Ministerioari bere egoitzako ikur frankista kentzeko