Argazki hau larunbat honetan, eguerdian aterako dute Isozaki dorren arteko eskaileretan. Jada Bilboko eremu ezberdinetako 100 lagun inguruk konfirmatu dute argazkian parte hartuko dutela.
Auzoetan ere ekintza ugari
Bezperan, maiatzaren 26an Deusturekin lotura duten herritar talde zabal eta anitz batek, mannequin challenge bideo txiki baten bitartez, "Deustuko herritarrak erabakitzeko prest gaudela" adieraziko dute 19:00etan Done Petri plazan.
Egun berean eta ordu berean, Santutxun, Karmelo kalean elkartuko dira santutxutarrak eta Itsas Museoan indautxutarrak.
Hurrengo egunean, maiatzaren 27an, Unamuno plazan elkartuko dira Alde Zaharreko bizilagunak eguerdian eta 20:00etan Ugarte plazan Otxarkoagakoak.
[2017-05-18] Erabakitzeko borondatea Bilboko auzoetara zabalduko dute
[2017-05-1] Deustuko herritarrak erabakitzeko 'PREST'
[2017-05-09] Bilbo "erabakizeko prest" dagoela irudikatzeko hitzordua