Dispertsio politikaren amaiera eskakizuna

uriola.eus 2017ko eka. 7a, 08:40

Argazkia: Josu Jimenez Maia‏ @itxaurdi

Astearte arratsaldero bezala elkarretaratzea egingo dute Etxerat elkarteko kideek Arriaga plazan. Gaurkoan, bereziki, "sakabanaketa politikak eragindako urteko seigarren istripua" salatuko dute. 

Teruelen preso dagoen Asier Ormazabalen bi lagunek "istripu larria" izan zuten ekainaren 3an Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Ormazabali bisita egin eta etxera bueltan zihoazela gertatu zen ezbeharra gidatzen zuten autoa errepidetik irten zenean. Bi lagunak zauriekin ospitaleratu behar izan zituzten. 2017an euskal presoen senide eta lagunek parairatzen duten seigarren istripua da hau. 

Dispertsio politikak "ezartzen dituen arriskuak" denuntziatzeko eta errepresaliatuen egoeraren inguruan "urrats sendo bat emateko inplikazioa eskatzeko" Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak deitu ditu Etxeratek.

Gaur, asteartero bezala, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Etxerateko kideek Arriaga plazan. Asteroko hitzordua baliatuko dute joan den larunbateko "istripua salatzeko eta istripuaren biktimen senideei elkartasuna adierazteko".  

[2017-06-05] Presoen sakabanaketa politikak urteko seigarren istripua eragin du Zaragozan