Bilbao International Football Summit 2017 batzar internazionala aurkeztu dute. Espainiako, Europako eta Ipar Ameriketako ligetako eliteko futboleko zuzendaritzaren, plangintzaren eta gestioaren arloko profesionalak bilduko dira Bilboko Iberdrola dorreko 24. solairuan ekainaren 8tik aurrera egingo duten jardunaldietan. Hamabi hitzaldi eskainiko dituzte guztira, 4 saioetan banaturik. Kirol zuzendaritza, emakumeen futbolaren proiekzioa eta elite sozialen entrenatzailearen figuraren gakoak jorratuko dira, besteak beste. Gonbidatuen artean, Unai Emery, Paris Saint Germain taldeko entrenatzailea; Mauricio Pochettino, Tottenham Spurs taldeko entrenatzailea; Andoni Zubizarreta, Marsellako Olympique taldeko kirol zuzendaria; Monchi, AS Roma taldeko kirol zuzendaria eta Luis Fernández, Bilboko Ath. eta PSG taldeetako entrenatzaile ohia izango dira, besteak beste.
Mundu osoko erreferenteek zuzendutako saioak
Mario G. Gurrionero BIFS’17ko zuzendariak 10:00etan hasiera emango dio nazioarteko biltzarrari ekainaren 8ko aurkezpenarekin. Ondoren, Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak kirolaren eta turismoaren bidez Euskadi markak duen proiekzioaz mintzatuko da. 10:45ean lekukoa pasako diote Fútbol Femenino. Fútbol Total hitzaldiari. Emakumeen futbolaren industrian parte hartzen dutenen gestioan bikaintasuna bilatzeko premia izango du hizpide, eta Athletic, Atletico de Madrid eta FIFAko ordezkariak, besteak beste, hartuko dute parte. Hurrengo txanda 12:15ean hasiko da eta ¿Cómo trabaja un director deportivo? El know-how de 5 grandes nombres izenburua izango du. Gai hauek izango dituzte eztabaidatzeko eta hausnartzeko: kirol plangintzaren eta zuzendaritzaren garrantzia, metodologia egokia diseinatzeko gakoak, kirol zuzendariaren profilaren, komunikazioaren dimentsioa eta gehiago. Hartuko dute parte Andoni Zubizarreta, Marsellako Olympique taldeko kirol zuzendariak; Monchi, AS Roma taldeko kirol zuzendariak; Alfonso Mondelo, MLS-ko kirol zuzendaria; Fran Garagarza, S.D. Eibar taldeko kirol zuzendariak eta Roberto Olabe, Real Sociedad taldeko kirol zuzendari izandakoak.
Unai Emeryk, Mauri Pochettinok eta Luis Fernándezek hainbat hausnarketa egingo dituzte 16:00etan hasiko den saioan, Luis Villarejo moderatzaile delarik. Mario G. Gurrionero Eliteko Entrenatzaileentzako Ospearen Behatokiko zuzendariak Coach Reputation Ranking inkestaren hirugarren multzoko emaitzak aurkeztuko ditu. Entrenatzaileen ospeari buruzko inkesta Comunicar es Ganar eliteko kirolarientzako komunikazio publikoan espezializatutako kontsultoretzak, hain justu. Julen Guerrerok amaiera emango diot 18:00etan emango duen hitzaldiarekin: La proyección más allá del terreno de juego. Futbolariak futbol-zelaian eta handik kanpo etengabeko prestakuntza jasotzearen eta eta futbolariaren irudiaren aktiboak eta balioak gestionatzearen garrantzia azpimarratuko ditu bukaerako hitzaldian.