Transplant Bike bizikleta martxa aurkeztu dute gaur Organo-emaileen egunarekin bat etorrita Yolanda diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, Sonsoles Hernandez Transplant Bike proiektuaren zuzendariak, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura salburuak eta Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Fundazioko zuzendariak Bilboko udaletxean egin duten agerraldian. Lasterketaren asmoa da ariketa fisikoa egiteko programak sustatzea eta bultzatzea, Gurutzetako Ospitalean hemodialisia jasotzen duten gaixoekin. Irabaziak lasterketa egiten den herriko gaixo kronikoen artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektuetara bideratuko dira. Martxa zikloturista Euskadin egiten den lehenengoa da eta bi ibilbide izango ditu 50 kilometrokoa eta 100 kilometrokoa. Biak irailaren 10ean Guggenheimetik abituko dira hiru helburu nagusirekin: herritarrak kirola egitera animatzea, ohitura osasuntsuen garrantzia eta organo transplanteak jaso dituzten pertsonentzako ere kirola osasungarria dela.
Yolanda Diezek pertsona transplantatuen inguruan dauden aurreritziei “aurre egin” behar zaiela azaldu du, kirolaren onurak transplanteak jaso dituzten pazienteetan “frogatuta” baitaude. Sonsoles Hernandez eskerrak eman die Bilboko herritarrei haien aitortzagatik. Pozik agertu da dagoeneko transplantea jasotako jende askok parte-hartzea konfirmatu duelako. Gainera, Bilboko museoa irteera puntu izatea “atraktibo handia” izango dela uste du. Ildo horretan, martxaren erdigunetan Osasunaren Busa ipiniko dutela iragarri du. Bertan, herritarrek ekimenaren aurretik eta ondoren azterketa biokimikoa egin ahal izango dute kirola egin ondorengo emaitzak ikusteko. Achoteguik Bizkaiko Foru Aldundian ekimena hasieratik “begi onez” ikusi dutela informatu du. Bizkaiko biztanle guztiarentzat kirola eskuragarri izan behar duela adierazi du eta batez ere hirietan, “kiroldegi onena hiria izan behar du”. Amaitzeko, Euskadiko Txirrindularitza Fundazioaren zuzendariak tankera horretako ekimenak gure hirian jazotzea “ohore” bat dela esan du eta beste hirietan ere antolatzea “oso aberasgarria” izango litzatekela.
Informazio gehiago: www.transplantbike.com