Errefuxiatuen aldeko lasterketa solidario bikoitza hartuko du Bilbok

uriola.eus 2017ko eka. 23a, 11:42

Iturria: Cear Euskadi

Mila kilometro egin ondoren, Bilbon emango dio amaiera La Bilbao Refugio errefuxiatuen aldeko lasterketa solidarioari Oscar Pasarini ultriraupeneko korrikalariak. Igandean azken kilometroak berarekin batera egiteko dei egin die bilbotarrei.

CEAR-Euskadik igande honetan La Bilbao Refugio errefuxiatuen aldeko lasterketa solidarioa antolatu du urian. Bost kilometroetako ibilbidea izango du eta Oscar Pasarini ultrairaupeneko lasterkariak lehiaketarekin bat egingo du. Pasarini, ordurako, zortzi egun korrika eginda izango da. Bere helburua, 1.000 kilometro korrika egitea da errefuxiatuen aldeko babesa erakusteko. Horrela, La Bilbao Refugio lasterketarekin batera egingo ditu bere ibilbide luzeko azken bost kilometroak. Izen-ematea 10 eurokoa izango da eta kamiseta teknikoa eta janari-poltsa barne hartzen ditu. Lasterketaren irabazi guztiak CEAR-Euskadiko proiektuetara bideratuko dira.

Ibilbidea

Lasterketaren irteera eta helmuga Bilboko Guggenheim museoaren kanpoaldean egongo dira. Eguerdian abiaraziko da eta bost kilometroko hiri-zirkuitua izango da itsasadarreko bazterretan zehar. Euskaldunako zubia eta udaletxeko zubia izango dira ibilbidearen mugak. 

 

Parte hartzeko eta informazio gehiago: www.cear-euskadi.org/eu/la-bilbao-refugio/