"Bortizkeria honen guztiaren aurrean, hamarkada luzetan zehar euskal preso politikoek mantendutako jarrera eredugarria herri oso baten indarraren erakusle bihurtu da. Preso politikoek duintasun, ausardi eta elkartasun hitzen benetako zentzua agerian utzi dute etengabean", ziurtatu dute. Erresistentzia jarrera hau izan da, ATAren ustez, "hamarkadetan zehar eta Estatuen etengabeko mehatxuen gainetik belaunaldi berriak borrokara batzen jarraitzeko bultzagarririk handiena".
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua "borroka eta duintasun jarreretan" mantentzetzeko deia egin du eta ekainaren 24an, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa! lemapean manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu du.
Iñaki Bilbaori babesa
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao Txikito Lezamako preso politikoak mantentzen duen gose greba ere gogoan izan dute, eta elkartasuna adierazi diote.
Helburu berberarekin, Iñaki Bilbaori elkartasuna adierazi asmoz, Herri Norte taldeko kideek txandakako baraualdia hasi zuten Olabeagako Ipar Haizea gunean hilaren 12an.
Iturria: ahotsa.info