Bertako kide den Andoni Somalomaren arabera sarrera jendetsu horrek "erabat aberastu" du lantaldea. Bere ustetan "auzo giroa hobetuko dute". Orain arte, lau lagun ziren Jai Batzordea antolatzen, eta orain, hamar dira.
Bestetik, Somalomak, Udalak ipinitako trabak eta ezarritako zorroztasuna kritikatu du. Oraingoan ez die barrakak muntatzeko baimena eman, teknikariek, ez daudelako barraken federazioan izena emanda. "Oso zorrotzak jarri dira" kexu egin da Andoni, halaber, umeentzako puzgarriak ere ezin izan dituzte jarri aurten "orain legalitatearen barruan sartzen ez direlako".
Hala ere, egitarau zabala eta anitza prestatu dute kuadrilekin batera, bi aste iraungo dituena. Horien artean, egun tematiko asko izango dituzte: Euskal Txokoren eguna, Gazte eguna, Irola eguna, Berdinak eguna eta San Juan eguna, hain justu.
Egitaraua
Ekainak 12, asteartea- Euskal Txokoren eguna
17:00 Puzgarriak eta irrati tailerra Euskal Txoko eta Avifesen eskutik
17:00 Umeentzako Master Chef lehiaketa
17:00 Tailer veganoa Piztiak konpartsaren eskutik
18:30 Tombola 0,0: Mikromatxismoen inguruko antzerki-saioa Hortzmuga taldearen eskutik
20:00 Bertsolari Txapelketa eszenatokian Euskal Txokoren eskutik
Ekainak 14, osteguna
11:00 Ibiltarien sarea La Casillatik
17:00 Puzgarriak eta tailerrak Euskal Txokoren eskutik
17:00 Parkour eta Pilates dantzak auzotik
18:30 Trapu Zaharrak taldearen antzerkia
19:00 Flamenko ikuskizuna auzoko kaleetatik, Almazen eragilearen eskutik
19:30 Sardinada herrikoia Trikitxotxek eskainia
17:00 Puzgarriak eta tailerrak Euskal Txokoren eskutik
18:00 Tortila txapelketa Irola Irratiaren zuzeneko emankizunarekin
20:00 Elektrotxaranga HalaDzipo taldearen eskutik
20:30 Euskal dantzak
22:00 DJ Cepe
Ekainak 16, ostirala- Gazte eguna
11:00 Txirrikatxarroen erakusketa Txirrikleta taldearen eskutik
12:30 Sukaldaritza talegeroa tailerra Gazte Asanbladak eskainia
13:30 Zirku tailerra Gazte Asanbladaren eskutik
15:00 Bazkari herrikoia + bazkaloste Gazte Asanbladak antolatua
19:00 Kontzertu-Poteoa talde sorpresa batekin Gazte Asanbladak antolatua
22:00 Kontzertuak
Ekainak 17, larunbata -Irola eguna
12:00 Umeentzako ginkana
12:00 Irratsaio irekia Irolaren eskutik
13:00 Gazte loakalean mural herrikoia Gazte Asanbladak antolatua
15:00 Bazkari herrikoia Irola Irratiak antolatua
17:00 Mus txapelketa Hegoetxean
18:00 Kontzertuak skate gunean Irola Irratiaren eskutik
19:30 Koadrilen playbacka eszenatokian
22:00 Kontzertuak: Revolta Permanent & Txaskea & DJ?
Ekainak 18, igandea -Berdinak eguna
12:00 Umeentzako jokuak eta argazkien aurkezpena Berdinak taldearen eskutik
13:00 Gozo-eltzea (piñata)
13:30 Mujeres de Nadie elkartearen dantza
14:30 Bazkari herrikoi solidarioa Berdinak antolatua
16:30 Munduko pintxoak Berdinak taldearen eskutik
17:00 Errefugiatuen lekukoak
18:00 Dantza lehiaketa Berdinak antolatua
19:30 Orlis Pinedares emanaldia Berdinak taldearen eskutik
Ekainak 23, ostirala- San Juan eguna
19:00 Txokolatada
19:00 Herri Desafioa
20:00 Erromeria Sukar taldearen eskutik
22:00 San Juan sua
[2017-06-09] Iralako Jaiek bi astez dantzan ipiniko dute auzoa