Iralan jai-jai

uriola.eus 2017ko eka. 16a, 08:00
Argazkia: facebook.com/iralakokuadrillak

Aurten, Iralako Jai Batzordeak erronka handiei egin behar izan diete aurre. Alde batetik, "belaunaldi aldaketa nabarmena" bizi du auzoko Jai Batzordeak: gazte talde berria sartu da batzordean. Bertako kide den Andoni Somalomaren arabera sarrera jendetsu horrek "erabat aberastu" du lantaldea. 

Bere ustetan "auzo giroa hobetuko dute". Orain arte, lau lagun ziren Jai Batzordea antolatzen, eta orain, hamar dira. 

Bestetik, Somalomak, Udalak ipinitako trabak eta ezarritako zorroztasuna kritikatu du. Oraingoan ez die barrakak muntatzeko baimena eman, teknikariek, ez daudelako barraken federazioan izena emanda. "Oso zorrotzak jarri dira" kexu egin da Andoni, halaber, umeentzako puzgarriak ere ezin izan dituzte jarri aurten "orain legalitatearen barruan sartzen ez direlako". 

Hala ere, egitarau zabala eta anitza prestatu dute kuadrillekin batera, bi aste iraungo dituena. Horien artean, egun tematiko asko izango dituzte: Gazte eguna (gaur), Irola eguna, Berdinak eguna eta San Juan eguna, hain justu. 

 

facebook.com/iralakokuadrillak

facebook.com/iralakojai.batzordea

Egitaraua 

Ekainak 16, ostirala - Gazte Eguna 

11:00 Txirrikatxarroen erakusketa Txirrikleta tadearen eskutik 

12:30 Sukaldaritza talegeroa tailerra Gazte Asanbladak eskainia 

13:30 Zirku tailerra Gazte Asanbladaren eskutik 

15:00 Bazkari herrikoia + bazkaloste Gazte Asanbladak antolatua

19:00 Kontzertu-Poteoa talde sorpresa batekin Gazte Asanbladak antolatua

22:00 Kontzertuak 

 

Ekainak 17, larunbata - Irola Eguna 

12:00 Umeentzako gynkana 

12:00 Irratsaio irekia Irola Irratiaren eskutik 

13:00 Gazte loakalean mural herrikoia Gazte Asanbladak antolatua 

15:00 Bazkari herrikoia Irola Irratiak antolatua 

17:00 Mus txapelketa Hegoetxean 

18:00 Kontzertuak skate gunean Irola Irratiaren eskutik 

19:30 Kuadrillen playbacka eszenatokian

22:00 Kontzertuak: Revolta Permanent & Txaskea & DJ?

 

Ekainak 18, igandea - Berdinak Eguna

12:00 Umeentzako jolasak eta argazkien aurkezpena Berdinak taldearen eskutik 

13:00 Gozo-eltzea (piñata)

13:30 Mujeres de Nadie elkartearen dantza saioa

14:30 Bazkari herrikoi solidarioa Berdinak antolatua 

16:30 Munduko pintxoak Berdinak taldearen eskutik 

17:00 Errefuxiatuen lekukoak 

18:00 Dantza lehiaketa Berdinak antolatua 

19:30 Orlis Pinedares emanaldia Berdinak taldearen eskutik 

 

Ekainak 23, ostirala- San Juan eguna

19:00 Txokolatada

19:00 Herri desafioa

20:00 Erromeria Sukar taldearen eskutik

22:00 San Juan sua

 

[2017-06-09] Iralako Jaiek bi astez dantzan ipiniko dute auzoa