Politika migratorioak salatzeko 30 pertsonek egin zuten salto asteburuan Bilboko itsasadarrera Areatzako kaiatik. “Indiferentziaren muga” ireki nahi dutela azaldu dute, muga fisikoaz aparte, muga mentalak eta diskurtso xenofoboak ere eraiki direla kritikatu dute. Bihar, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiak hainbat ekimen prestatu ditu aste honetarako. Asteartean, 19:00etan, Guggenheim lautadan, Errefuxiatuen Nazioarteko eguna ospatzeko elkarretaratzea egingo dute. Larunbatean, 11:00etatik 15:00etara Areatzako kaian Munduko Jendeen Festibalarekin bat egingo dute. Igandean, aldiz, Guggenheim lautadan, Oscar Pasarinekin Bilbao Refugio lasterketarekin bat egingo dute eguerdian.
Mugak apurtuz karabana
Zenbait autobusek osatutako karabana antolatuko dute Melillan, Europa hegoaldeko mugan, giza eskubideen urraketak denuntziatzeko. Estatu mailako ekimena da eta uztailaren 14an abiatu eta 22an helduko da bertara. Partaideen zerrenda gora doala ezagutzera eman dute plataformatik, jadanik 76 kidek hartuko dute parte, biztaitarrak talde handiena osatuz. Izena emateko epea oraindik irekita dago eta bi aste barru itxiko dela ohartarazi du lantaldeak. Parte hartzeko hemen.
[2017-06-08] Errefuxiatuen aldeko lasterketa solidario bikoitza hartuko du Bilbok