Ireki dute Gernika-Bilbao Running lasterketan izena emateko epea

uriola.eus 2017ko ekainaren 19a

Urriaren 1ean egingo da aurten eta ibilbideak lau irteera eta lau distantzia izango ditu. Bizkaiko hainbat herritatik pasako da eta irailaren 26ra arte irekita egongo da izen-emate arrunta. 

Pasa den ostiralean goizeko 07:00etan ireki zuten Gernikatik hasita Bilboraino helduko den lasterketan izena emateko epea. Gernika-Bilbao Runningen bigarren edizioa ospatuko da aurten urriaren 9an. Lau irteera eta lau distantzia desberdinekin dator, guztiek Bilbo helmuga izango dutelarik: Gernikatik 35 kilometro, Zornotzatik 22 kilometro, Galdakaotik 11 kilometro eta, azkenik, Basauritik 8 kilometro.

Prezioak eta epeak

Irailaren 26ra arte irekita egongo da izen-emate arrunta. Irailaren 17tik urriaren 1era arte, ordea, izen-ematea garestiagoa izango da. Inskripzioaren prezioa ere ibilbidearen araberakoa izango da.

Informazio gehiago hemen.