Modu seguruagoan bizikletaz zirkulatzeko ikastaroak eskainiko dituzte

uriola.eus 2017ko eka. 20a, 16:26

Bilbon zehar bizikletaz ibiltzen diren 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta daude modu seguruagoan zirkulatzen ikasteko eta uriko trafikoaren artean zirkulatzeko teknikak hobetzeko. Ikastaroak doakoak dira.

Ekainaren 23tik aurrera Bilboko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, duela sei urtetik antolatuta, Bilbon bizikletaz zirkulatzen ikasteko doako ikastaroak izango dira. 18 urtetik gorakoentzat dira eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak. Ikastaroen xedeen artean badago txirrindulariek uriko bide-mota ezberdinetatik eta egoera ezberdinetan zirkulatzen ikastea; esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.

Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Izena emateko udal telefono honetara deitu behar da: 010 edo 944 010 010. Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batez parte hartuko duen adierazi beharra dago. Ikastaroan parte hartzen dutenei informazioa emango diete bizikletaz zirkula daitekeen oinezkoen aldeei buruz eta horietatik zirkulatzeko baldintzei buruz. Segurtasuna hobetzeko eta besteek txirrindularia hobeto ikusteko arropaz ere gomendio batzuk emango dizkiete, baita erabili baino lehen bizikletaren egoera egiaztatzeko gomendio batzuk ere. Lekuak mugatuta daude. Ikastaroen iraupena ordu bikoa da. Ikastaroetako parte-hartzaileak Itsas Museoaren aurreko zabaldegian, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbon Bizi lema duten edukiontzien ondoan, elkartuko dira.