Udalak 10.000 euro emango dizkie auto elektrikora jotzen duten taxistei

uriola.eus 2017ko eka. 27a, 11:10

Diru-laguntzarekin uriko aire kalitatea hobetu eta kutsadura akustikoa, gas emisioa eta energia kontsumoa murriztu nahi du Udalak.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak gaur ezagutzera eman duenez, gasolina edo diesel bidezko autotik elektrikora aldatzeko hautua egiten duten taxistek 10.000 euroko subentzioa jaso ahal izango dute eskaera eginez gero. Egun, Bilbon 774 taxista lizentziadun daude, horietako bik auto elektrikoak dituztelarik. Udalak, neurri berriarekin, uriko aire kalitatea hobetu eta poluzio akustikoa, gas emisioa eta energia kontsumoa murriztu nahi du.