Bilbobus lineen udako ordutegia uztailaren 1ean abian jarriko da

uriola.eus 2017ko eka. 29a, 09:30

Zenbait lineen maiztasuna aldatuko da, uda garaian, erabiltzaileen ohituretara egokitze aldera. TAO ere agun berean hasiko da. Busek bost eta hamar minutu arteko ordutegi aldaketak izango dituzte eta lehen zerbitzuan eta azkenean ere aldaketak egongo dira.

Udalak jakinarazi duenez, Bilbobusek udako ordutegia izango du uztailaren 1etik irailaren 3a bitartean. Autobusen udal zerbitzuak udan erabiltzaileen ohituren arabera egokituko ditu bere ordutegiak. Horrekin batera, Bilboko TAO hasiko da. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Gainera, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Bilbobusen zenbait linea, egokitzapen txikiak pairatuko dituzte, uda garaian erregistratzen den bidaiarien murriztapenera egokitzeko. Adibidez, maiztasun-aldaketa batzuk izango dira, bost eta hamar minutu artekoak eta, batzuetan, lehen zerbitzuan eta azkenean ere aldaketak egongo dira. Gautxori lineek bere aldetik, bere ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.

Ordutegi berriak eskuratzeko

Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, Bilbobuseko markesinatan kokatutako kartel eta fitxa informatiboetan kontsulta daitezke, baita BioBidek bezeroei arreta emateko duen bulegoan ere, Poza Lizentziatua kalearen seigarren zenbakian.

TAOri dagokionez, abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik igandera TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan. Halaber, uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo egun guztian.

Erabiltzaileek ordutegia etxetik mugitu beharrik gabe eskura dezakete 010, Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta edo www.bilbao.eus udal webgunetik deskargatuta.