Bigarren leptospirosi kasua egiaztatuta, balizko bi kasu berri aurkitu dituzte

uriola.eus 2017ko eka. 29a, 16:44

Bost dira Triatloian parte hartu ondoren leptospirosiagatik behaketan dauden pertsonak. Gaixotasuna hauteman dieten bi pertsonen analisien emaitzen zain daude.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bigarren leptospirosi kasua egiaztatu dute. Susmopean zeuden bi pertsonetako baten kasua izan da baieztatu dutena. Horrekin batera, maiatzean Triatloian parte hartutako beste bi lagunen kasuak antzeman dituzte. Momentuz, bost dira leptospirosiak eraginda obserbazioan dauden pertsonak. Orain, gaixotasuna hauteman dieten bi pertsona horien analisien emaitzen zain daude eta haien egoera “ona” dela ezagutzera eman dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azaldu dutenez, gaixotasunaren inkubazio aldia bost eta hamalau egun bitartekoa da, eta kasu gehiago agertzeko aukera “txikia” dago. Sukarra eragiten duen gaixotasuna dela adierazi dute, normalean animalien gernuaren bidez transmititzen dena.

 

 

[2017-06-26] Asteburuko igeriketa zeharkaldia bertan behera geratu da leptospirosi infekzio arriskua dela-eta