Euskal enpresariekin batzartu ostean (14:00etan Getxon), lan bileran batzartuko dira Iñigo de la Serna Sustapen ministroa Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Besteak beste, Abiadura Handiko Trenaren proiektua eta Zorrotzako tren geltokiaren lurperatzea izango dituzte mahai gainean.
Lan-bileraren ondoren, 18:00etan, ministroak eta alkateak adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean.
Elkarretaratzea
Eguerdian Zorrotzako auzotarren aldarrikapenak udaletxean "entzunaraziko" dituzte. Zorrotzako auzo elkarteak elkarretaratzea deitu du FEVEko trenbidearen eta geltokiaren "lurperatzea orain" exijitzeko.