EH Bildu koalizioak, Bilboko Udalaren eskutik, 66 sarrera eskuratu ditu uztailaren 6an, 7an eta 8an, Bilbao BBK Live musika jaialdira joateko. Orain arte eskuratutako sarrerekin egin bezala, oraingoan ere, sarrera hauei uko egin die koalizioak, eta URIOLAko zozketen bidez, herritarren artean banatzea erabaki du. Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaileak "lotsagarria" bezala definitu du bere Twitter kontuaren bidez. Koalizioa, zinegotziek dituzten pribilejioen aurka agertu da.
Jaialdiko webgune ofizialeko sarrera merkeenak 55 euro balio ditu, hots, egun bakarrekoa eta kanpin edo glampinerako sarrera gabe. Hortaz, orotara, 66 sarrerek, 3.630 euro suposatuko lukete gutxienez.
Parte hartzeko URIOLAren sarrera orriaren eskumaldean dagoen zozketa atalean izena eman daiteke edo hurrengo estekan sartuz: https://uriola.eus/zozketak/bilbao-bbk-live-sarrerak
[2917-07-03] Bilbao BBK Live Jaialdia nazioarteko 70 talderen agertokia izango da asteburuan