Bilbo, hiri-eraldaketaren eta garapenaren eredu Indiarentzat

uriola.eus 2017ko uzt. 4a, 14:47

Bilboko alkatea Indiako enbaxadorearekin batzartu da uria interes biziko hiri bilakatu da Indiarentzat. Bertako sektore produktiboekin lotutako dozena erdi bat ordezkaritza izan dira Bizkaiko hiriburuko eraldaketa eta garapen eredua ezagutzeko asmoz.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea udaletxean batzartu da gaur Venkatesh Varma Indiako Enbaxadore berriarekin, honek Indiaren Estatuko ordezkari diplomatiko gorena denetik Bizkaiko hiriburua egin duen lehenengo bidaiaren barruan.

Venkatesh Varma, 55 urtekoa eta Nazioarteko Harremanetako lizentziaduna, erantzukizun handiko postuen jabe izan da Indiak Errusian, Suitzan eta Uzbekistanen dituen enbaxadetan, besteak beste. Horrez gain, Indiak Nazio Batuen Batzar Nagusian duen Ordezkaritzako kidea izan da, eta Nazio Batuek Misilei buruz eta Desarmeaz eta arma nuklearrak ugaritzearen aurkako Hezkuntzaz eratuak dituen gobernu-adituen taldeko kidea.

Aurtengo urtarrilean, Enbaxadore karguaz jabetu zen Indiak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, Aburtorekin 2015eko urrian batzartu zen Vikram Misriren lekukoa hartuz.

Azken urteotan, eta bereziki, Asiatic Research Institutek Bilboko udalaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Indiako Enbaxadaren babespean 2015aren amaieran antolatutako “India Bilbao” programaren harira, Bilbo interes biziko hiri bilakatu da Asiako bigarren herrialderik handienarentzat.

Denbora honetan, Indiako eraikuntza, industria, garraioa edota komunikabideekin lotutako dozena erdi bat ordezkaritza Bilbon bisitari ibili dira, Bizkaiko hiriburuko eraldaketa prozesua eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko asmoz.