Open House nazioarteko arkitektura jaialdiak 15 eraikin berri gehitu ditu zerrendara. Momentuz, 30 dira ezagutzera eman dituzten lekuak, 40 eraikinen zerrenda osatzeko beste hamar falta direlarik.
Ekimena 48 orduz eta dohainik ateak zabalduko ditu normalean herritarrentzat itxita egoten diren edo jendeak ezagutzen ez dituen eraikin eta espazio interesgarriak. Irailaren 23an eta 24an egingo da eta ekimenaren asmoa da uria eta eztabaida zabaltzea herritarren artean. Eraikin bakoitzak ahal duen ordutegia jarriko du barrutik ikusteko eta bereizgarria izango dute kanpoko aldean eta boluntarioek sarrerak kontrolatu eta informazioa emango dute. Eraikin bakoitzeko 20-30 minutuko bisitaldi gidatuak izango dira, 25 pertsona inguruko taldeetan banatuta. Eraikin gehienak bisitatzeko ez da izenik eman behar, nahikoa izango da bertara hurbiltzea eta txanda izan arte itxarotea.
Ekimenaren eraikinen behin-behineko zerrendari hauek batu zaizkio:
- Yohn jauregia (La Bolsa), 1727
- Montero etxea 1904. L.Aladrén, J.B Darroquy
- Carlton hotela, 1926. M.M.De Smith
- Euskalduna jauregia. 1999/2012. F.Soriano, D. Palacios
- Luis Briñas eskola, 1933. P. Ispizua
- Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña
- Bilbao Arena kirol jauregia, 2010. J: Pérez Uribarri
- Zorrotzaurreko IMQ klinika, 2012. OAB+AIDHOS
- Santa Maria Josefa eliza (Miribilla), 2008. IMB
- Done Bikendi eliza, XVI-XVII. mendeetakoa.
- Castañoseko Merkatua (araztegi zaharra) 1910/2009. R. Bastida / IMB
- Torre Madariaga etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann
- EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides
- La Concordia geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña
- Deustuko sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectosinteresgarriak.
Aurretiaz konfirmatutakoak:
- Chávarri jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.
- Ibaigane jauregia, 1900. G. Ibarreche.
- Bailen kaleko etxe-orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.
- Meliá hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche&Pérez-Iriondo.
- Iberdrola dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.
- Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro
- Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas
- Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.
- Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark
- Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba
- Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P Basáñez.
- Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.
- Bizkaia Aretoa, 2010. A. Siza, R. Losada.
- Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM
- IDOMen egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM
Halaber, Udaltzainen eta suhiltzaileen egoitzaren bisita bertan behera geratu da.
Boluntario bila
Eraikinetako bisitaldiak boluntarioen laguntzari esker egiten dira, sarrera eta bisitaldiak kontrolatzen baitituzte. Jaialdian boluntario aritu nahi dutenek harremanetan jarri behar dute jaialdiaren antolatzaileekin, boluntario@openhousebilbao.org helbide elektronikoan edota www.openhousebilbao.org webgunean.
[2017-05-30] Open House Nazioarteko Jaialdia ospatuko dute aurrenekoz Bilbon