Udalak lankidetza-hitzarmena berritu du Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroarekin

uriola.eus 2017ko uzt. 17a, 12:06

Urteko hitzarmena berritzearen helburua da Bilbon eta Bizkaian dagoen emakumeen dokumentazio eta ikerketa zentro bakarrak azken 24 urteotan garatu duen lana sendotzea eta sustatzea. Zentroa doan eskaintzen du aholkularitza eta genero eta berdintasunaren inguruko ikerketetan espezializatutako material bibliografikoen, dokumentalen eta ikus-entzunezkoen kontsulta eta mailegua.

Bilboko Udalak eta Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroak orain daukaten lankidetza-hitzarmena berritu dute, Bilbon eta Bizkaian dagoen emakumeen dokumentazio eta ikerketa zentro bakarrak azken 24 urteotan garatu duen lana sendotzeko eta sustatzeko. Izan ere, estatu osoko zentrorik garrantzitsuenetako bat dela jotzen da.

Urteroko hitzarmen honen bidez Zentroak 23.000 euroko diru-laguntza jasotzen ditu bere jarduerarako. Horrela, hitzarmena berrituta, Bilboko Udalak Ibaiondoko Barrutiko Udaltegiko lehen solairuan utzitako lokala erabiltzen jarraituko du Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroak. Bertan aholkularitzako doako zerbitzua ematen dute eta, genero eta berdintasunaren inguruko ikerketetan espezializatutako material bibliografikoa, dokumentalak eta ikus-entzunezkoak kontsulta eta maileguan har daitezke.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailari generoarekin lotutako ikerketa, ekimen eta lege eguneratuen inguruko aholkuak ematen ere jarraituko du.

Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroaren izenak Maite Albiz kazetari eta dokumentalistari egiten dio omenaldia, mugimendu feministaren aitzindaria izan baitzen. 2009an hil zen 54 urterekin. Zentroa irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta bere helburuak dira, besteak beste, gizartearen ikuspegi ez sexista daukaten adierazpen kulturalen zabalkundea egitea, andrazkoen elkartegintza sustatzea eta emakumeei eta aukera berdintasunari buruzko gaietako sekzio espezializatuak sustatzea, material bibliografiko, ikus-entzunezko eta aldizkari espezializatuekin.

Zentroak 635 bazkide dauzka eta ezinbestekoa da Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kultur eremuan emakumeen presentzia ikusarazteko eta baieztatzeko.

Bilboko Udalaren eta Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroaren arteko lankidetza 1993ko urrian hasi zen, erakunde biek lankidetzarako lehen hitzarmena sinatu zutenean, gaur egungo liburutegi, hemeroteka eta bideoteka zerbitzuak abian jartzeko.

Urteotan, Bilboko Udalak Zentroaren sostenguan lagundu du diru-laguntzekin, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailari esleitutako aurrekontuaren bitartez.