Mercabilbaok eta Bilboko Portuak Costa Rikako ordezkaritza baten bisita jaso dute

uriola.eus 2017ko uzt. 19a, 09:55

Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak interes berezia erakutsi du produktu exotikoen eta Mercabilbaoren eraginpeko inguruan produktu horien merkataritzak erakusten duen gorako joeraren aurrean, lankidetzarako tartea dagoela egiaztatuz eta lankidetza horretarako prestasuna erakutsiz.

Mercabilbaok eta Bilboko Portuak Costa Ricako ordezkaritza baten bisita jaso dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen eskutik. Costa Rica gehien esportatzen duen herrialdetako bat da, 4 milioi tonelada, horietako 200.000 tonelada Espainiara esportatzen duelarik.

Taldeak, alde batetik, Basauriko instalazioak bisitatu ditu, bertako produktuen kalitatea eta produktu horiek merkaturatzen dituzten handizkarien lan bikaina ezagutzeko.

Aitor Argote Mercabilbaoko Zuzendari nagusiak eta Unai Zorriketa Garapen Korporatibo Zuzendariak gidatu duten bisitan hauek hartu dute parte: Jorge Zamora Costa Ricako Merkataritza Sustapen Zuzendariak; Elena Iturrate Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza Teknikariak; eta Cristina Ardeo Bilboko Portuko Merkataritza Garapen arduradunak; Bilboko Portu Agintaritzaren ordezkariak Marketing eta merkataritzako zuzendaria den Amaia Sarasola eta Cristina Ardeo teknikoak izan dira.

Basauriko instalazioetatik egindako ibilbidea amaitu ondoren, ordezkaritza beste interes puntu batera joan da, Bilboko Portura.