BGPk 2,5 milioi euro bideratuko ditu Metro Bilbaon Aginte Toki berria martxan jartzeko

uriola.eus 2017ko uzt. 21a, 09:07

Basauriko Arizen dauden bagoi-tokietako instalazioetan egongo da. Gertakari larririk dagoenean soilik aktibatuko da aginte toki berria.

Bizkaiko Garraioen Partzuergoak (BGP) atzo jakitera eman zuenez, 2,5 milioi euro bideratuko ditu Metro Bilbaon Aginte Toki berria martxan jartzeko. Basauriko Ariz metro geltokian dauden bagoi-tokietako instalazioetan egongo da Metro Bilbaoren Aginte Toki Osagarria, eta lurrazpikoaren sistema guztien kontrola bere gain hartuko du gertakari larriren batek Aginte Toki Nagusia erabiltezin uzten duenean. 

Dagoeneko burutzen ari dira egokitzapen-ekintzak metroren katigamenduetan; horretarako 400.000 euroko inbertsio osagarria egin da, Aginte Toki Osagarri berriaren sorrera aurreikusita.

Egungo Aginte Toki Nagusiak, era berean, trafiko-kudeaketari dagozkion funtzionaltasun berri eta osagarriak izango ditu, barne-eragiketak hobetzea ahalbidetze aldera.