Udalak eta Google enpresak hiriaren digitalizazioa sustatuko dute elkarlanean

uriola.eus 2017ko uzt. 24a, 06:52

Google enpresak Bilbon Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat programa aurkeztu du, sektore horretako entitateen kudeaketa errazteko ekimena. Hirian turismoa sustatzeko ekimen bat abiarazi dute elkarrekin, eta teknologia berriak erabiliz egingo da.

Google konpainiak Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat programa aurkeztu zuen ostiralean Euskadiko 33 erakundetako berrogeita hamar pertsona ingururen aurrean. Bertan izan ziren Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano, Google enpresako Politika Publikoen arduraduna den Antonio Vargas eta Google Gsuite delakoko arduraduna den Ismael Yuste.

Programaren helburua da elkarte zein erakundeei kudeaketa hobetzen, eragile emaile eta boluntario berriekin komunikatzen eta modu eraginkorragoan lan egiten laguntzea, bai eta informazioa eta komunikazioa optimizatzen laguntzea ere. Programarekin bat egiten duten entitateek Google konpainiaren premium produktuak eta laguntza eskuratzeko aukera izango dute:

Google Ad Grants: AdWords-en doako iragarkiak Google webgunean hitz gakoak segmentatuz erakundea sustatu ahal izateko.

Irabazteko asmorik gabeko erakundeentzako YouTuberen programa: erakundeek Youtuben izango duten eragina maximizatzeko diseinatutako programa; bertan, funtzio eta baliabide esklusiboak erabili ahal izango dituzte.

Google Apps: Google Apps delakoaren enpresa-produktibitaterako suite-aren doako bertsioa, Gmail, Google dokumentuak, Google Calendar eta beste produktu batzuk barne hartzen dituena.

Google irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat programan parte hartzeko eskabidea esteka honen bitartez bete daiteke: www.google.es/nonprofits/join